1

Lanaren ekonomia tartea sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak datozen asteetan egongo diren ekintzen errepasoa ekarri digu. Endika Alabort eta Maitane Jaio ekonomilariek ezinbesteko jardueren inguruko azterketa ekarri digute. Etxeratze agindua izan genuenean argi geratu zen zein lanbide prekariok izan zuen berebiziko garrantzia: supermerkatuetako langileak, banatzaileak… gehienetan feminizatutako lanpostuak eta […]

Astero legez, ARGIA astekariaren eduki batzuk aurreratu dizkigu bertako Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, Zaldibarko zabortegiaren kolapsotik urtea betetzear dagoela, azalera eraman du gaia ARGIAk. Zaldibar zona cero liburua idatzi duen Ahoztar Zelaieta kazetaria elkarrizketatu du Estitxu Eizagirrek, hondamendiaren erantzuleei izen-abizenak ipintzeko ikerketa eta dokumentazio ahalegin mardula dugu liburua eta, atzean […]

Bi telesail ekarri dizkigu hizpidera Iskandar Hamawik gaurkoan, Parliament eta Lupin, hurrenez hurren Filmin eta Netflix plataforman ikusgai ditugun ekoizpenak. Parliament komediak Brusela du jokaleku, eta denok gure buruari egin diogun galdera abiapuntu: Zertarako ote da Europar Parlamentua? Nazionalitateen arteko estereotipo eta topikoen jokoan egoera komiko asko daude, Bruselako parlamentuan […]

Hankaluze eta errima progresiboaren errepublika librean prest dugu beste saio bat. Izan ere, Bilbo Hiria irratiaren POTTOk ez du etenik! 2020kon hondarretan, Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean (Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Igor Elortza eta Unai Iturriaga) + Bizkaiko Bertsolari Txapelketen […]