POTTO: Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketen historia

Hankaluze eta errima progresiboaren errepublika librean prest dugu beste saio bat. Izan ere, Bilbo Hiria irratiaren POTTOk ez du etenik!
2020kon hondarretan, Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean (Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Igor Elortza eta Unai Iturriaga) + Bizkaiko Bertsolari Txapelketen historia-isteriak eta aurreko txapeldunen kantu-kontuak (Balendin Enbeita, Juan Mugartegi, Jon Azpillaga, Jon Lopategi eta Jon Enbeita)
Aurten txapelketatik ez, baina txapeldun asko!

On egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

TELESAILAK: Parliament eta Lupin

og. Urt 28 , 2021
Bi telesail ekarri dizkigu hizpidera Iskandar Hamawik gaurkoan, Parliament eta Lupin, hurrenez hurren Filmin eta Netflix plataforman ikusgai ditugun ekoizpenak. Parliament komediak Brusela du jokaleku, eta denok gure buruari egin diogun galdera abiapuntu: Zertarako ote da Europar Parlamentua? Nazionalitateen arteko estereotipo eta topikoen jokoan egoera komiko asko daude, Bruselako parlamentuan […]

Honekin lotuak