Azken kopa finalak berotuta Kirol eskirol saioa baitu dute Erlantz Ibargurengoitia, Jon Rente, Liher Barrantes eta Jonek. Kopa finaleko nekearen ajeak ahazteko ezinbesteko errepaso ederra egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210420_kirol_eskirol_01.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2021-04-21
Aurkeztu berri da Hannah Arendten ‘Indarkeriaz’ liburua, Katrakak argitaletxearen eskutik pentsalariaren lana euskaraz irakurtzeko aukera izango dugu. Onlineko munduak gero eta indar, gehiago duen honetan, horrela elkartu ginen Hedoi Etxarte katrakakeko kidea, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailea eta Mario Zubillaga hitzaurrearen egilea. Hannah Arendt XX. mende hasieran Europa ekialdetik zetorren […]
Joxemi Zumalabe fundazioak egindako dokumental eta liburu baten berri emateko asmoz Garzi hurbildu zaigu irratira. Dokumentala “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” deitzen da eta liburua PIL-PILEAN Herri-mugimenduen formakuntza politikorako esperientzia bat Euskal Herrian Ikastaroaren Sistematizazioa (2015-2018). Dibulgaziorako bi material hauek “Pil-pilean” deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek […]
Bihar, apirilaren 22an, 60.000 langile publikoen egoera finkatzearen aldeko grebara batu dira ELArekin batera, LAB. CCOO, ESK, eta STEILAS.ELAko sektore publikoaren arduradunak, Igor Eizagirrek honako datu hauek eman ditu: Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute, Espainian, berriz, %16k, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan […]
Beste 50 eragilerekin batera, “Ampliacion Supersur Ez” plataformakoek mobilizazioa deitu dute apirilaren 24rako, Arriagan hasiko da 18:00etan. “Supersur gehiagorik ez, bolintxu bizirik” lelopean, azpiegitura handietan eta garraiobide jasanezinetan oinarritutako eredua alde batera uztea eskatzen dute, bai eta motorrik gabeko mugikortasuna eta garaio publikoa lehenestea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210421_Supersur1.mp3 Deskargatu hemen
