Asteartean, apirilaren 13an, hasiko da Bilboko Udalak jarritako kanpaina martxan, dendariek izena eman dezaten. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30an amaituko da. Berrikuntza nabarmenak ditu aurtengo kanpainiak: alde batetik, bonu gehiago jarriko ditu zirkulazioan, eta bestetik, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola, irudi pertsonaleko zerbitzuak […]
Eguna: 2021-04-12
ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du. Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia […]
Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa antolatu dute. Pandemiak antolaketa baldintzatuta, aurten, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira saioak. Apirilaren 12, 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira saioak arratsaldeko 19.00etan beti. Pandemia dela eta, musukoa jantzita kantatu beharko da, eta aforoa […]
