Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]