Gaurko lehenbiziko gonbidatua Maite Larburu izango da, Krak izeneko bere azken diskoan erakusten du joko bokaleetarako duen zaletasuna. Disko oso interesgarria, kontzeptu kraskatu bat erakusten duena, adabakiz, txatalez egindako errealitatea musikaren bidez bere onera ekarrita. Luxua. Boy Scouts taldearen azken diskoa ari gara entzuten azken saio hauetan. Gaur ere WayFinder […]
Eguna: 2021-11-23
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira egitarau berezia prestatu du Bilboko Itaiak. Itaia emakumeon antolakunde sozialista dugu, elkartea ezagutu eta azaroak 25erako egiten duten irakurketa eta antolatutakoaren inguruan berba egiteko gurekin Irene izan da. Azaroren 25ean kalera ateratzeko deia egin du Bilboko Itaiak. […]
Sindikal agendarekin hasi dugu saioa, sindikatu eta herri mugimenduak egindako deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. Ondoren “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa”. Lan hori aurrera eraman duen taldearen zuzendaria da Jon Diaz Egurbide, gurean izan dugu. Ondoren Jon Bernat Zubiriri ekonomialariak lan erreforma aztertu du. Saioaren bukaeran Amaia Lekunberri […]
