1985ean sortu zen Mutrikun Delirium Tremens musika taldea. Hirukote batek osatu zuen lehendabizikoz taldea, baina laukote bihurtu zen Iñigo Muguruzaren bateratzearekin. Bi urteren buruan kaleratu zuen taldeak bere lehenengo lana, 1987an, Zarrapo taldearekin batera, ‘Hemen denak berdinak dira’ izenburupean. Gaur iragarri dute itzulera Kafe Antzokian. Kantu berriak grabatzen dabiltza eta […]
Eguna: 2021-11-30
Larunbatean irekiko ditu ateak Durangoko azokak. Kulturzaleek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Durangoko Azokan, Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Gerediaga elkarteko koordinatzailea Beñat Gaztelurrutia gonbidatu dugu gurera. Aurrez aurrekoa izatearen aldeko apustu argia egin du Durangoko azokak baina horrek aldaketa batzuk ekarri ditu eta […]
