Euskara eta kultura ardatz izango duten hainbat hitzordu prestatu dituzte Deustualdeko Prest! aldizkariak 20 urte bete dituela ospatzeko. 2001eko martxoan jaio zen Berbaizu euskara elkartearen eskutik, eta ordutik hurbileko informazioa euskaraz helarazten du hilero etxez etxe. Datorren astelehenean abiatuta hainbat ekitaldi antolatu dizute irakurle eta auzokideekin gozatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211126_PrestAldizkaria.mp3 Deskargatu hemen.

Xabi Aburruzagak gaur bertan disko berria aurkeztu du, eta gurera hurbildu zaigu beronen nondik-norakoak azaltzera. Aurrez aurre deituriko diskoarekin dator trikitilaria, aurrez aurre egoteko zailtasunak ditugun honetan, zuzeneko grabazioa eginez, energia disko batean bildu nahi izan du, bere ibilbideko seigarrena den honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211126_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Eskubaloia aztertu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, Bilbo Hiria irratian kirolak ere lekua duen seinale… Euskadiko Eskubaloi Federazioko presidentea ekarri dugu irratira: Sergio Barcenilla. Iker Gurrutxaga eta Victor Beaskoetxea kronikalarien prosa bizia eta elkarrizketak: Zuazo eskubaloi taldeko Ane Encina eta Helvetia Anaitasuna taldeko Ander Izquierdo. Eskubaloia, bizirik! https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211125_kirol_eskirol_eskubaloia_17.mp3 Deskargatu hemen.

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. […]