Turnstile taldeak ekarriko digu bere musika hasierako tarte honetan. Glow On du izena euren azken diskoak, eta punk hardcore eremutik dabiltza. Indarra eta baxu indartsuak. Indar berarekin datozkigu Irlandako Fontaines D.C. taldeko kideak. Euren “Big” abesti erraldoiarekin harrapatu gintuzten Drogel izeneko diskoan, orain beste abesti berria aurkeztera datoz. Berberak dira. […]
Eguna: 2021-11-02
Fito & Fitpaldis taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 11n San Mames estadioan, Bizkaiko Aldundiak antolatuko duen emanaldi batean, Unai Rementeria lurraldeko ahaldun nagusiak Bilbon iragarri duenez.45.000 lagunentzako aforoa eskainiko duen kontzertua izango da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211102_fito.mp3 Deskargatu hemen.
“ Argazkineta” Santutxun izango da. Auzoko hainbat gunetan egongo da, urriaren 13tik azaroaren 3ra, auzotarrek beren oroitzapenak partekatzeko aukera izan dezaten. Furgonetaren helburua da auzo honen buruzko XX. mendeko eta 2000. urtea baino lehenagoko argazkiak, diapositibak, pegatinak, bandoak, aktak, liburuxkak, kartelak, egunkari eta aldizkarietako ebakinak edo bideoak biltzea eta digitalizatzea. […]
Joseba Irazoki eta lagunak hirugarren alea argitaratu berri du. Disko puzka egin du Josebak lagunez inguratuta 9 kantu barrenak mugitzen dizkizuna. Ostegunean Kafe Antzokian zuzenean aurkeztuko ditu kantuak, aitzakia ederra berarekin berba egiteko. Gainera hirugarren lana hau,JIEL bezala izendatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211102_piper_JosebaIrazoki.mp3 Deskargatu hemen.
