Deabruak egon badaude, baina infernua bertan daukagu askotan eta, hiltzean, berton ere lur azpian geratzen dira gorpuak. Gizakiek arroak izanik, arima eta erligioa asmatu zituzten, inurriak baino garrantzitsuagoak zirela pentsatuz. Asmakizun horren ondorioz, jaungoikoak eta paradisuek izan behar zituzten deabruak eta infernuak aurrez aurre. Gaur, herri kantuetan deabru eta infernu […]
Eguna: 2021-12-03
Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211203_hipnosia_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde urrunera begira, periferiak zentralidadera ekarri ditugu, izan ere, Xilaba final handia aztertu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. XILABA finaleko ale hautatuak eskaini, eta Mikel Laboa handiari omen txikia egin diogu (gaurlako egun batez joan zitzaigun, duela 13 urte) Amets Arzallus txapeldunarekin ere berbaldia izan dugu https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211201_potto_xilaba_finala_271.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol Eskirolero maiteok, gaurkoa izan da aurtengo (2021eko) azken kirol-bala Bilbo Hiria irratian. WATERPOLO kirola aztertu dugu itzal handiko partaideekin: Jon Joseba Renteria lankidea Davide Cherci italiar jatorriko lekittarrarekin egon da, Jone Fernandezek Naia Duran Bartzelonan ari zaigun iruñearrarekin egoteko aukera izan du eta Galder Perez eliteko lagunak ere bisita […]
Orain dela aste batzuk denbora makina hartu 70eko hamarkadara egin genuen salto. Gaurkoan ere denboran atzera egingo dugu eta garai baten kokatuko gara. Disko musikaren garaia, arropa koloretsuak, orrazkera bitxiak… Gaurkoan 80ko hamarkadara egingo dugu bidai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211201_nostalgia_80ko_hamarkada_21.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle […]
