Bertsolaritzaren lubakian, Bilbo Hiria irratian Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala aztertu dugu, eta txapeldun handiarekin prosa bizian izan gara berbetan. Anaitasuna kiroldegian izandako bertso eta ariketa hautatuak zabaldu ditugu (aukeraketa diktatorialean) eta Saioa Alkaiza ekarri dugu programara Bejondeizula, Saioa! GORA Nafarroako eragileak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211208_potto_nafarroako_finala_272.mp3 Deskargatu hemen.  

Larunbatean, Abenduak 18an Bizkaiko Bertsolari finala jokatuko da Bilbao Arenan. Gaur bertan prentsa-urrean agertu dira zortzi finalistak, aurretik txapeldun izandako bi bertsolarik kantatuko dute Onintza Enbeita, eta 2016ko edizioko irabazlea, Etxahun Lekue. Horiekin batera, Aitor Bizkarrak, Jone Uriak, Nerea Ibarzabalek eta Xabat Galletebeitiak ere ezagutzen dute Bizkaiko finala. Aldiz, debuta […]

Gaurko saioa beti bezala sindikal agendarekin abiatu dugu. Ondoren baldintzarik gabeko Oinarrizko errentaren inguruan mintzatu da Jone Urionagueba. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak kate globalen etenen inguruan mintzatu da. Saioa bukatzeko Mikel Zurbanok enpresa handien zerga minimoen inguruan mintzatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/211213_lanaren_ekonomia.mp3 Deskargatu hemen.