Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]

Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza,  gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin […]