Lincoln Wayne Chips Moman Georgiako La Grange herrian jaio zen 1937an eta bertan ere hil zen 2016an. Gaztetxoa zela eskolatik ihes egin eta Memphisera jo zuen. Bertan, rockabilly talde pare batean jo zuen, baina laster Stax diskoetxean ekoizle, kantu egile eta soinu ingeniari bilakatu zen. Ipar Ameriketako herri musiketan (rock, […]
Hilabetea: martxoa 2022
Apirila antzerki arinaren hilabetea da Bilboko Pabellón 6 aretoan. Aurten ere, urteroko hitzorduari eutsita, IX. Antzerki Arinen Jardunaldiak egingo dituzte, apirilaren 1ean, ostiralean, hasi eta apirilaren 24ra arte iraungo dute, eta hamasei antzezlan ikusi ahal izango dira, hamaika gaztelaniaz eta bost euskaraz, denak estreinaldiak. Asteburuetan izango dira saioak, bakoitzean lau […]
Orain arte Euskal Herriko Hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerri zaharrean, 46 pertsonaren gorpuzkiak topatu dituzte, horietatik 42 desagertuak ziren, gehienak gudariak eta milizianoak. Aranzadi Zientzia Elkarteak iaz jarri zuen martxan Begoñako Argia proiektua, eta hari esker egin dute aurkikuntza. Gerra Zibilaren testuinguruan hildako pertsonen gorpuzkiak Begoñan zirela bazekiten, […]
Datorren ostiralean Bilbon izango da Formol Laborategia “Album“ ikuskizuna eskainiz, aitzakia ederra Intza Alkainekin berba egiteko. Azpeitiako topaketetan estreinatu zuten antzezlana, gaur egungo euskal gazteria osatzen dutenen hainbat kezka kolektibo plazaratuko dituzte obra honetan, eta hainbat galderari erantzuteko ahalegina egingo dute: nor diren, zer espero den eurengandik, zein norabidetan daramaten […]
Palestinako Lurraren Eguna dela eta,martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko. 1976ko martxoaren 30ean, herri palestinarrak greba orokorra deitu zuen, Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak “Israelgo herritartasuna” zuten zazpi gazte […]
Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Gutun Zuria Bilbao edizio berri bat ospatuko du martxoaren 28tik apirilaren 2ra. Aurtengo berrikuntzetako bat BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria sortzea da, BBK-k eta Azkuna Zentroak Alhóndiga Bilbaok sortua. Sari honekin, euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatetsiko da urtero, ibilbide, […]
Bilboko talde batek irekiko du gaurko saioa. Empty Files taldeak aurreko urtean atera zuen bere bigarren grabazio luzea. Lehenbizikoak Shadows izena zuen eta azkenak Lost Files. Talde ezohikoa da gure inguruan, Moxal bezalako proiektu gutxi batzuk kenduta, zaila izaten da musika elektronikoa hain organiko eta sarkor aurkeztea. Segidan Estatu Batuetatik […]
Gaurkoan okelatarako abereak hazteak dituen ondorioez mintzatu gara, batez ere ugaztunak direnak eredu industrialaren eredupean hazten direnean. Animalien sufrimendua, uren kutsadura, CO2 eta metano isuriak, baserri txikiekiko lehia desorekatua… Espainiako kontsumo ministro Alberto Garzónek, asmo onarekin, hainbeste okela ez jateko eta okela prozesatuak osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela esan zuenean polemika […]
Programa berri honetan, Europar Batasunak aurkeztutako Merkatu Digitalen Legea aztertuko dugu. EBk utzi dizkigun beste albiste batzuk, Appleren berrikuntzak eta telelaneko monitoreen kontrolari buruzko epai bat ere komentatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean332.mp3 Deskargatu hemen.
Zer gara gu? Nor gara gu? Bilbokoak? Bilbainoak? Bilbotarrak? Ez dugu batere erraza izan, Bilbo honetan, gure nortasun kolektiboa argitzen. Gabriel Aresti saiatzen da horretan eragiten. Zaharra da Bilbo, baina oso aldakorra, eta azken hamarkadotan etengabe bizi izan ditugu transformazio sakonak. Etorrera masiboak, etxe txabola behin-behinean altxatuak, auzo osoak ondoren, […]
