Saio honetan, Elon Musk-en azken hitzak azalduko ditugu, Electronic Entertainment Expo (E3) bideojoko industriaren azoka bertan behera geratu izanaren ingurukoak aztertu, Samsung-ek aurkeztu dituen planak azaldu eta, bukatzeko, beste berri batzuk azkar-azkar aipatu eta TituLOL izango dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak […]

1

Kirola aztergai Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan XAKEa izango dugu. 64 koadro zuri-beltzetan zehar ibili gara xake mate noiz egingo, eta, horretarako, Sestao Xake taldeko Dani Gómez ekarri dugu uhinetara eta ekialde urrunetik kazetari-jokalari-entrenatzaile-guraso ahotsaren bidez izan dugu ikasgai magistrala, Marlaxka xake taldeko Josu Tornayren bidez. Horiek nahikoak ez […]

Gaurko kantuaren egilea pianori lotuta ezagutu dugu, Billy Joel. Billy Joel estatubatuar rock-musikagile eta kantaria da.  Pianoko ariketek aspertu egiten zuten, eta oso gazterik hasi zen, ikasten ari zelako itxurak eginez, klasikoen erara musika egiten. “Just the Way You Are”  Billy Joel abeslari estatubatuarraren abesti bat da, The Stranger albumekoa. […]

Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]