Aste Nagusiko saio berezia bukatzeko lagun berezia batu zaigu gure mikrofonoetara. Resu Uriarte Algarakidea izan dugu, 25 urte eman ditu bai Alagaran sukaldearen arduradun eta Kafe Antzokiko jantoki burua. Berarentzat titulu asko direla esan digu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_resu.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-08-27
Konpartsetan edariaz gain janak garrantzi handia dute izan ere egunero izaten dira bazkariak. Algara konpartsan sukaldean Erik konpartsakidean ibiltzen da, egun hauetan sukaldean aritzeko hainbat kontu ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_Erik.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko gure lehenengo hizpidea Hiri Krosa izango da, eta horretarako gurekin Iker Gaminde izan da. 2.000 pertsonak egin dute korrika Bilboko 24. Hiri Krosean. Denetarik egon da kategoria nagusietan. Serio berotzen eta luzatzen ibili direnak mozorrotuta eta txantxetan zeudenekin nahastuta. Aste Nagusian ere bada korrikalarientzat tokia. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_hirikrosa.mp3 Deskargatu hemen.
