Gaurkoan Algara konpartsan Iparralde eguna ospatzen da, urtero legez. Saioa hasteko Anje Duhalde, izan dugu gurekin, Bilbo Hiria irratiko hastapenetan ibilitakoa eta Aste Nagusian lagun artean kantari ibilitakoa dugu. Hainbat kontu kontatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_anjeDuhalde.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-08-24
Ander dugu gurekin, Hau Pittu Hau konpartsatik. Bihar emango duten Euskara saria, Hau Pittu Hau bera eta Aste Nagusia euskaraz bizi duten konpartsak hizpide. Sari honen bidez, euskararen alde egindako lana aitortu eta saritu nahi izaten dute. 2003tik ematen duten saria da eta beste urteetako saridunen artean UEMA, Berria, UEU […]
Urteroko bisita jaso dugu gaur: Bakaikuko herritar batzuk eta barnetegiko euskara ikasle-irakasleak! Euskarazko jai-mintzapraktika egitera datoz @algarakonpartsa karpapera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_bakaikukoikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.
