Aste Nagusiak bederatzi egun, eta egun bakoitzean 24 ordu irauten duen jaia. Ezinezkoa da egun horietan txosnagunea hutsik topatzea. Goizean Areatzan sukaldariak nagusi. Lehiaketa gastronomikoa astelehenetik igandera izaten da, gaur abiatu da. Gaurkoan patatak saltsa berdean sukaldatu beharra zegoen eta goizean goizetik sekulako giroa izan da. Bitartean txikienak entsalada prestatzeko […]
Eguna: 2022-08-22
Gaurkoan euskara ikasten ari direnen eguna ospatzen da @algarakonpartsa Alma eta Joana bi ikasle dira, eta paella nola egin duten azaldu digute. Giro ederra izan da goiz osoan zehar eta horren berri eman digute ikasleek. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220822_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Lehendabizi, Maialen hurbildu zaigu Kaskagorri konpartsatik, eta erreleboaz eta konpartsaren egitarauaz solastun gara harekin. BI urteko etenaldiaren ostean gazte konpartsan erreleboa izan dela kontatu digu baina ala ere gogotsu eta indartsu daudela azpimarratu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220822_kaskagorri.mp3 Deskargatu hemen.
Pil pilean dugun gaiaren inguruan ere berba egin dugu, jai giroan bagaude ere jai giroan gertatzen ari direnen inguruan mintzatu behar gara, eta batzuetan ez dira gure gustuko gaiak izaten edo hobe esanda nahigo genuke hauen inguruan berba ez egitea. Ziztadak izan ditugu mintzagai. Mugimendu feminista kezkatu eta haserre agertu […]
Markeliñe antzerki taldeak “Psike, adi ez kendu tapa hau” gaueko antzerkia eskainiko du gaur Gas plazan. Pailazoak, untziak, dantzariak… PSIKE,bidaia harrigarria da, gure ametsak oroitzapenak, fantasiak eta kontra esanak dauden barnealdera. 35 urte daramatzate oholtza edo kaleko ikuskizunak eskaintzen. Jon Koldo Vazquez aktorea batu zaigu gaurko emanaldira. Kaleko artista baten […]
Laugarren urtez izango dira Willis Drummond taldekoak Algara konpartsaren txosnan zuzenean jotzen, Jurgi Ekizak aipatu bezala plaza, berezia da taldearentzat, 2006an taldea hasi zenetik beti izan dute eta konexio berezia Bilborekin. Bi urte berezi izan dira taldearentzat, euren musika akustikoan jotzen ibili dira, ondoren berriz ere elektrikoan, gogotsu indartsu dabiltza. […]
Larunbatean piztu zen festa Bilbon. Milaka lagunek ongi etorri beroa eman zioten Mari Jaiari. 2019ko abuztuaren 17an agertu zen Marijaia Arriaga antzokiko balkoira azkenekoz, eta larunbatean Itziar Lazkano pregoilariak ondo gogoratu zuen zenbat denbora itxaron behar izan dugun berriro ere jaiak bizitzeko, hain zuzen 17520 ordu itxaron ditugu. Arriaga barruan […]
