Dantza Bertikaleko lehen topaketa egingo dute datorren asteartetik aurrera, Bilbon. Errekaldeko El Fango polikiroldegian izango da hitzordua. Tailer praktikoak, hitzaldiak eta erakustaldiak izango dira. Pedro Ormazabalek ekarri dizkigu xehetasunak. Bilboko Udalak, La Glo Zirko eta Dantza Konpainiarekin batera antolatu dituzte. Espezialitate horretako ikuskizunak Zirkualde eta Bilboko Kalealdia jaialdietan hartu dira, […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, azala abiapuntu izan dugu.  Katakrak proiektuak 10 urte betetzen ditu  abenduaren 31n. Horren inguruko erreportajea, osatu dute. Hezkuntza ikasturtea hasi berritan, premia bereziko ikasleei begira jarri dira. Azken hamarkadan, EAEn, %60 handitu da premia bereziko ikasleen kopurua. Irakasleak, jakina, ez dira proportzioan igo. […]