El català i l’euskera són dos llengües que a priori semblen molt diferents. Amb tot, tenen més semblances del que ens puguem arribar a imaginar. Aquesta setmana, a l’Aixopluc parlem amb persones catalanoparlants que aprenen euskera sobre els punts en comú que uneixen els dos idiomes. Katalana eta euskara lehen […]

Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]

Basurtu folklorez beteko da “Plazarik Plaza” programarekin. Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekimen honek kalejirak eta folklore eta dantza taldeen emanaldiak eramango ditu Basurtuko kaleetara, auzoko herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten. Beti Jai Alai dantza taldeak 55 urte bete ditu aurten, Bilboko […]

Azkuna Zentroak gaur ekin dio 2023-2024 denboraldiari AZZabalik Sorkuntza Artistikoaren inguruko topaketekin. Gainera, aurtengo denboraldia osatuko duten proposamen artistikoak ere ezagutaraztera eman dituzte gaur goizean egindako aurkezpenean. 2023-24 denboraldian, aurtengo denboraldian, erakusketak, jaialdiak, zinema-zikloak, literatura-jarduerak eta arte-eszenikoak izango dira ikusgai. Hala ere, Rakel Esparza kultura programazio arduradunak berrikuntzak izango direla […]

Komikiaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, 21. Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko figurei egingo zaien omenaldia izango da eta aurten Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Azken hau izan dugu gurean, azokan zehetasunak ekartzeaz gain, azken urtetan euskarazko […]

Iñigo Muguruzari omenalditxo bat egiteko eta euskal musikari bultzada emateko, Elkarrek, Antxeta Irratiak eta EHZ festibalak elkarlanean Paradisu Zinema izeneko musika beka sortu dute. Lehen edizioa BENIZZE proiektuak irabazi du eta Beñat Goitia proiektuaren sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu.  Goitiaren hitzetan, orain arte egindako ibilbidearen sari modukoa da irabazitako […]

Aizu aldizkariko Iraila eta Urriko zebanbakia izan dugu mintzagai Eñautekin. Udako etenaldiaren ostean bueltan da AEKren aldizkaria. Azalean ohikoa den moduan elkarrizketa nagusia, zenbaki honetan Txuma Murugarren kantaria. Argitaratu berri du Gautegia lana eta aitzakia ederra izan dute musikaz eta beste berba egiteko. Intza Alkain aktorearekin berba egin dute eta […]

Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan.  Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak.  Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri […]

Hiru emakume izan ditugu gaurkoan protagonista, arte eszenikoak eta zinema mintzagai. Ura jan eta Arnasa betean ibili gara. Hiru urpekarik gidatuko digute ur azpia Arnasa Betean Dokumentalean. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental dugu, Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako […]

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioa 17:00etan hasiko da Euskaldunatik eta udaletxean amaituko da. Euskararen eta euskal hiztunen eskubideen kontra eginiko epaiak gaitzesteko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi du gaur kontseiluak Bilbon egingiko agerraldian: “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat”. Bestalde, azaroaren […]