Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA%20Etxebarria%20aita-semea.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2023-09-20
Luxua da gaurko Musibla irekitzeko daukagun artista entzun ahal izatea. Sentsibilitatea eta abesteko era ederra, emaitza zirraragarria da Xabi Agirrek NI proiektuarekin lortu duena. Duela urte pare bat agertu zen grabazio hau, eta oraindik orain txundigarria da Hemen Ez Dago Zorionik izeneko grabazio biribil hau. Eta bide beretik, hots, autore […]
Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen […]
