Iraupen laburreko bi disko eta luzeko bat plazaratu ostean Amorantek, Iban Urizarrek, lan berria argitaratu du: Harri Herri Har. Gaueko 20.30etan kutxa beltzean aurkeztuko du lana eta gurekin hitz egiteko tartetxo bat ere izan du Iban Urizarrek. Disko berria, bere ibilbidea eta aurkezpen kontzertuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231011_amorante_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]