“Erroldarik gabe izaterik ez” lelopean hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Errolda pertsona guztienta eskatzeaz gain, erroldarik ez duen pertsonak dituen zailtasunak ere zeintzuk diren azaldu dituzte. Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu gaur egindako elkarretaratzearen nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231020_erroldarikgabe_izaterikez.mp3 Deskargatu hemen.

Denboraldiko aurreneko bala dugu airean: FUTBOL AMERIKARra NFL ligaren baitan murgildu gara, Jon Iriondo irakasle eta dibulgatzailearen laguntzaz. Kirolaren ezaugarriak, gizartearekiko lotura, etorkizunaren zertzeladak… Gorputzeko babesak, Y itxurako atearen zaintza eta arrautza luze itxurako baloia. Maite Sarasolaren bertsoak, aerobik irakasleen ekarpena (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate), German Urteagaren iritzia, Bittor […]

Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Azaletik abiatuta, euskaraz bizitzeko eskubidea epaitzen dutenei erantzuna. Oldarraldi judizialaren aurrean azaroaren 4ko mobilizazio begira jarri dira. Haur eskolan eta Haur Hezkuntzan, gizon irakasle gutxi. Zergatik? . Bukatzeko  ETBko zuzendari Unai Iparragirreri elkarrizketa aipatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231019_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Karmela espazio okupatuko Bestiak liburutegi politiko eta autogestionatua gara.  Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan, Zerocalcare italiarraren azken komikia euskaratuarekin gatoz: “Amildegia 41-bis” Alfredo Cospito preso italiar-anarkistaren kasua eta Italiako espetxe-politika salatzen digu komikiak, betiko diskurtsoa zorrotz  eta irudi bereizgarriekin. Orain arte Farmazia […]