Asteburuan  Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Euskaltzale eta independentisten topaketan antolatu dituzte. Elkarrekin pentsatzeko elkargunea izan nahi du. «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Intza Gurrutxagak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231005_intza_ehe_topaketak.mp3 Deskargatu hemen.

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emateko gogoarekin.. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, […]

Bigarren urtez badator EZK fest. Aurtengoa Sestaoko labe garai zaharraren parean antolatu dute urriaren 21ean 12:00etatik aurrera. Iker Alcedo eta Ane Sainz-Espiga jaialdiko antolatzaileetako bi izan ditugu gurean jaialdiaren nondik-norakoei buruz hitz egiten. Jaialdiko oholtza gainean izango dira, beseak beste, Merina Gris, Brigade Loco, Los Chikos del Maiz eta Sua […]

Thomas Vinterberg zinemagilearen ‘Festen’ filmean oinarritutako antzezlana estreinatuko du, ostiralean, Bilboko Arriaga antzokiak. Maria Goirizelaiak zuzendu du obra, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara.Hainbat urteren ondoren, gurasoen etxera itzuliko da Jon, aitaren 60. urtebetetzea ospatzera. Han daudela, baina, lehertu egingo da festa, filmean bezala: Jonek familia osoaren aurrean salatuko du […]