Urtero irailean ohikoa izaten denez, Bilboko Udalak ostera ere ekin dio Bilboko euskaltegien aldeko kanpainari. “Euskarari baietz” leloarekin, Udalak animatu egin nahi ditu euskaraz ez dakitenak, edo ikasten edo hobetzen jarraitu nahi dutenak, euskararen alde egin dezaten eta izena eman dezaten Bilboko 17 euskaltegietakoren batean matrikula egiteko. kanpaina honekin nabarmendu […]

Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok.  Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.

Ekonomia izan dugu hizpide Niko Cuenca ekonomilariarekin batera. Jaiaren ekonomiaz mintzatu zaigu. Aste Nagusiaren eragin ekonomiakoa esanguratsua da. Bestetik azken bolada pilpilean egon den Tiket bai sistema nola funtzionatzen duen azaldu eta etorkizunean irabazi asmorik gabeko ekimenek jarri beharko duten aztertu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_niko_cuenca.mp3 Deskargatu hemen.

1983 abuztuak 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusian bete betan zegoen. 500 litro jaso ziren  metro koadroka 24 ordutan Itsasgora euriteekin batu zenean, Ibaizabalen arroak ez zuen askorik behar izan gainezka egiteko, eta Bizkaiko hainbat puntutan bost metroko altuera hartu zuen. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz […]