BAD jaialdia Urriaren 12an abiatuko da dantza eta antzerki jaialdiaren 25garren edizioa. 11 egunetan zehar 11estreinaldi izango dira. Orotara 16 proposamen gozatu ahal izango dugu. Euskal konpainia eta artistek osatuko dute BAD 2023ren programazioa: Paula Gironi, “Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 beka jaso duena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, […]

Bilbok badu jada Metrominutua, hiriko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa. Metrominuto mapa sinoptiko bat da, eta hiri bakoitzeko zenbait punturen arteko distantziak eta denborak neurtzen ditu Mapak hiri bakoitzaren zentralitate nagusiak eta haien arteko distantzia adierazten ditu, metrotan eta minututan adierazita. Metro-mapetako ikusizko kodeak […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, […]

Martxoan hil zen Mikel Martin Conde EHGAMeko sortzailea eta sexu askapenerako ekintzaile nekaezina. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean. 70eko hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren antolatzen. Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu […]

Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA%20Etxebarria%20aita-semea.mp3 Deskargatu hemen.  

Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen […]

Paco Miangolarraren historia ardatz, garai baten biografia edo kronika osatu du Patxi Zubizarretak: ‘Sakonean, itsasoa ikusten da’. Txalaparta argitaletxearen eskutik iritsi da. Miangolarra familiaren istorioa du ardatz, Paco Miangolarrarena nagusiki. Hitzordua egina genuen liburu berriaz hitz egiteko baina gaur bertan jaso du Espainiako Haur eta Gazte literatura saria “Zerria” liburuagatik, […]

Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELENeko hainbat ordezkarik euskararen, galizieraren eta katalanaren ofizialtasuna zabaltzeko Espainiako Gobernuak sustatu duen proposamenari oniritzia emateko. Bruselan egin zuten agerraldia, Europako Parlamentuan bertan. ELENek pozik hartu du euskara, katalana eta galiziera EBko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa hartzeko Espainiak […]

EHEk, lehen aldiz, Euskaltzale Independentiston Topaketak egingo ditu urrian. Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.Herri mugimenduaren ustez, Espainiako eta Frantziako estatuen menpe bizita, ezin da diglosia egoera gainditu, eta horregatik, Euskararen Errepublikaren aldeko apustua egin du. Hala […]