ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Lurraren altxamenduak kolektiboak Frantzian egindako mobilizazioak Okzitaniako A69 errepidearen kontra. Bertan izan da ere Euskal Herriko Sukar Horia kolektiboa. Bestalde, Danele Sarriugarte kazetariak Maider Arregi bertsolaria elkarrizketatu du, besteak beste, iazko Señora Sariketako irabazlea; Señora Sariketa, Donostiako inpernu auzo okupatua eta bertsolaritzaren […]
Eguna: 2024-06-27
Heldu da eguna, eta denboraldiko akabuko bertso-bala zabaldu dugu; beste bat. Oturuntzak gustuko ditugunez… bertso-afarien mundua bisitatu ditugu eta Andraka-Bakaiku elkartu. Urteroko zita handia dugu Andrakako sagardotegian eta, Trinitate jaietako errima-uholdean, Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal bikoa izan genuen kantuan maiatzaren bukaeran; ekainaren 14an, berriz, Xabat Ilarregi eta Saats Karasatorre, […]
Bihar, ostirala, Hika Ateneon aurkeztuko du bere azken lana “Ganbarako doinuak” Aitor Huergo musikariak. Gurean izan da diskoa osatzeko prozesuaz, biharko kontzertuaz eta, oro har, musikaz. Bere hitzetan, lagun artean osatutako proiektua da nahiz eta bere izenean dagoen sinatuta. Bestalde, bizipenetatik sortutako abestiak direla kontatu digu; guztira, 10 abesti osatu […]