Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, June Fernandezi egindako elkarrizketa, izan ere, haurdunaldi subrogatuari buruzko liburua kaleratu berri du eta hori izan dute, besteak beste, mintzagai. Bestalde, Bilbo-Astigarra-Gasteiz arteko bost gaztek Behe Banda literatur taldea sortu dute; berri pozgarria oso. Bukatzeko, historia-istorio kontu bat errekuperatu du astekariak: duela […]

Sakana aldera joan gara gaurko POTTO saioan, eta Irurtzun herrian PIKUXAR Euskal Txokoa bisitatu. Aixita sariketaren ariketak entzungai izango ditugu bertsolari gazteen ahotan, aukeraketa diktatorialean. Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara, seikotea aritu zen taulagainean. Aitor Bizkarra izan zen garaile, Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta; haiekin bat, kantuan izan ziren Josu […]

Ustezko gailu-miragarriak izan ditugu hizpide Oier Gorosabel fisioarekin. Lepoko mina izan dugu oinarri eta Oier Gorosabelek kontatu digu zer den egin behar duguna min hori arintzeko: postura aldatu, lepoa mugitu eta, ahal den heinean, egiten gaudena tartetxo batez egiteari utzi.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240529_oier_zerbikaletako_testa.mp3 Deskargatu hemen.

Saio honetan Garazi Navasek Esteban Urkiaga Lauaxetaren 1931ko “Bide barrijak” liburuan bildutako “Jadetsi-Eziña” olerkia izan du hizpide. Gaurkoan Maiatza izan dugu bidaia lagun. Lauaxetak, bere bizkaiera jasoan maiatzari loreil deitzen zuen , zelako izen polita, loreila… Berak esaten zuen “ Larrosa orrein orri gainetan ibili nai dot, loreil onetan”. Gaur, […]

Uda heltzear da eta Gazteolan euskara eta aisia uztartuz, ekintza eta aukera ezberdinak daude udako egunak igarotzeko. Andoni eta Kepa Gazteolako arduradunak izan ditugu gurean. Haien hitzetan, Gazteola euskara sustatu eta hauspotzeko ekimena da, eta udan ere helburu horiekin jarraituko dute lanean. Adinaren arabera eskaintza ezberdina da: multi-campusa, euskara eskola […]

150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.