25 urte bete dira Pettik “Amets bat” estraineko diskoa kaleratu zuenetik. Bakarka, taldearekin edo beste musikari batzuekin elkarrekin ikusi izan dugu. Oraingoan bere ibilbidea ospatzeko kontzertu sorta ematen ari da eta ostegunean Kafe Antzokian izango da. Tartetxo batez berba egin dugu berarekin, biharkoaz eta bere ibilbideaz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250108_petti.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2025
Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu dituzte. Lau saioko jardunaldiak izan ziren Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Erresistentzia hitzaren inguruan oraingoan. Bi adiera ditu […]
Itsulapikoan dugun ekimen baten berri eman nahi dugu, laguntza behar dute eta. Euskal Herriko karta jokoak egiteko diru bilketa egiten ari da, Asier. Euskal Herriko erliebea modu ludiko batean, familian zein lagunartean, ikasteko karta-joko sortak dira. Euskal Herriko ibaiak eta Euskal Herriko mendiak, hain zuzen ere. Ekarpenak egiteko hemen: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/euskal-herriko-karta-jokoak […]
Sare herritarrak gaur bertan Bilbon larunbateko manifestaziorako deialdia egin du. Bego Atxak deialdiaren aurkezpenean gogora ekarri du azken 10 urte hauetan konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko lana izan direla Sare herritarraren oinarria. ETAk bere jarduera amaitutzat eman eta 14 urtera, oraindik ere, 124 euskal preso daude espetxean, eta bese 20 […]
Gaurkoan Elene artistarekin elkartu eta bera bezalako musikari bereziei buruz hitz egiten egon gara. Bere musikarekin hasi eta amaitu dugu, baina tartean pixka bat danetik sartu dugu. Ez dugu mugarik jarri eta Elenek denbora luzez entzuteko gomendioak zerrendatu ditu bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241209_NorbaitHildaHemen06.mp3 Deskaragtu hemen.
Agustin Zubikarai beka jaso zuen duela bi urte Goio Ramosek eta, 2024 bukaeran, London Calling nobela argitaratu du. The Clash punk taldearen abesti ospetsuenetakoaren izena aukeratu du nobelari izenburua emateko, hortaz, imagina dezakegu nobelak nondik eramango gaituen. 80ko urteetan kokatua, Euskal Herria ere bor-borka zegoela, hiru protagonista nagusi ditu eleberriak: […]
Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/xerezade/230210_Edna%20_ST%20Vincent%20Millaypoemak01.mp3 […]
