Gaurkoan Oihan Manterola etorri da Getariatik eta elkarrekin orain arte egindako saio dinamikoena irten da! Kanta azkar asko, zarata eta mugimendua. Testuinguru antzekotik abiatutako kejak, kezkak, hitz politt eta ez hain polittak. Anekdotaren bat eta frikada asko, hori dana ordutxo baten kontzentratua. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250125_NorbaitHildaHemen_09.mp3 Deskargatu hemen.

Izaki Gardenak taldea berriz ekin diote bideari, atsedenaldi luxe baten ondoren, zeinean proiektu pertsonalak garatu dituzten, Orube izeneko diskoa kaleratu dute. Diskoan taldeak beti erakutsi duen pultsua aurkituko duzue, abesti biribilak eta basamortu bateko giro erregarriak, ernegarriak. Disko ederra oraingoan ere. Aurreko saioan bisita egin zigun Mount Eerie taldeak eta […]

Saio honetako albisteen atalean, gaurkotasun teknologikoaren funtsezko bi albiste aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, TikTok AEBetan aldi baterako etetea eztabaidatu genuen, ByteDance-ri bere operazioak herrialdean saltzea eskatzen dion lege bat onartu ondoren, erabiltzaileen datuen segurtasuna bermatzeko. Neurri horren eragin politikoa, luzapena emateko Donald Trumpen esku-hartzea eta pribatutasunaren, segurtasun nazionalaren eta […]

“Ikasketa politikoa, parte-hartzea eta aktibismoa gazteen ahotsetan” lana argitaratu berri du UEUK. Zenbatetan entzun dugu gaur eguneko gazteak ez dutela inolako interesik, berekoiak eta indibidualistak direla. Belaunaldi berrien iruditeri hori aztertzeko asmoz Ane Larrinaga Renteria, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Iker Iraolak ondu dute lana. […]

Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, EHGAMek hotelaren itxiera eskatu du gaur, hainbat eragilerekin batera emandako prentsaurrekoan. Gai onen bueltako xehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta bertako Gabrik emandako azalpenak entzun ditugu. Hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuta, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko […]

Irratia bizipozten segitu dugu asteon, eta Josu Jauregirekin egon gara solasean; Josu Etiopia Utopia Fundazioko kidea da eta berak kontatu dizkigu fundazioaren nondik norakoak. 2009. urtean sortu zen Fundazioa eta egun ere helburu berarekin jarraitzen du: Tigray eskualdeko, eta hedaduraz Etiopiako erkideko babesgabeenean bizi-baldintzak hobetzea. Horretarako, sentsibilizazio proiektuak egiteaz gain, […]

Euskal pilota federazioaren hauteskundeak aztertu ditugu;  Joxe Mari Mitxelenak buru duen ‘Pilota Zazpi Haizetara’ eta Enaitz Olaetaren ‘Euskal Pilota Mundura Taldea’ hautagaitzak astindu ditugu. Joxe Mari eta Enaitz elkarrizketatu eta… Musika goxoarekin bat, kazetari Naiztarren ekarpen hirukoitza: Ane Urkiri + Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate) Maite Sarasolaren bertsoa(k), […]

Argia astekariaren atalarekin goaz, osteguna da eta prest dugu jada Argian Gorka Peñagarikano, aste honetako zenbakiak dakartzanak ekarriko dizkigu Bilbo Hiria irratira. Azaletik abiatu gara, bertan Miren Amuriza baitugu protagonista. Argitaratu berri du bere bigarren nobela, Pleibak eta Leire Vargasek egin dio elkarrizketa. Argia Sariak banatuko dira urtarrilaren 31n, beste […]

Migrazioa betidanik izan da gure gizarteen funtsezko osagai bat, baina gaur egun inoiz baino gehiago, artearen eta hezkuntzaren bidez, ikuspegi sakonago bat eskaintzeko beharra dago. Horren adibide da Bilboko Itsasmuseum-en aurkezten ari den “Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten” erakusketa. Itsasmuseumen artistak ikasleekin egindako esplorazio-prozesu horren emaitzak aurkezten ditu, […]