Hiriko osasunari buruzko erakusketa ibiltari bat garatzen ari da, zientzia-dibulgazioan espezializatutako ilustratzaile batekin lankidetzan. Errealitate areagotuaren bidez, proiektuak herritarrak kontzientziatu nahi ditu hiri-inguruneek —hala nola kutsadura atmosferikoak, zaratak edo berdeguneek— gure osasunean duten eraginaz, formatu erakargarriak eta euskara erabiliz, bereziki gazteei zuzenduta. Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 28 urte) Euskal Herriko […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aldizkariaren portadatik abiatu gara: azalean Nadia Nemeh, Bermeoko alkatea. Elkarrizketa Onintza Enbeitak egin dio. Nemehek bere jatorri palestinarrari buruz hitz egiten du, baina baita turismoaren inguruan ere. Azaletik ekarri dugu titular hau: “Turismo inbaditzaile hau ez da jasangarria.” Bestalde, Nerea Ibarzabal duela hamar […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak hasi dira. Zeanurin lehenengo bueltako lehen saioa izan zen larunbatean, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Bizkarra izan zen garaile 649.50 punturekin; eta, bigarren, Jone Uria 649 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Oihana Bartra, Imanol Uria eta Aissa Intxausti; hurrenez hurren, 629.50, 615, […]

Udazkena heldu da! Kaleak orbelez bete zaizkigu, liburuz mesanotxeak, eta, egunak gero eta laburragoak diren honetan, gero eta luzeagoa egiten ari zaigu “irakurri beharrekoen zerrenda”… Bitartean, poesiak sorturiko lanbroa zeharkatuz datozkigu zaldiak, lauhazka, irakurri ditugun azken liburuak haizatuz. Besarkadarik estuena euskaltegietatik entzuten gaituzuenontzat, dena merezi duzue. Eta beste besarkada bat […]

Gorka Hermosa akordeoi jotzaile eta konpositoreak berriro ere nazioarteko musika eszenaren arreta bereganatu du. Nazioarteko Akordeoi Elkarteak Urteko Konposiziorik Onenaren saria eman dio, Peace Dream sonata sarituz. Ez da lehen aldia: bosgarren aldiz jasotzen du Hermosak aitortza hori, eta oraingoan ere musika bidezko mezua du oinarri. Errusiaren eta Ukrainaren arteko […]

Hamar urte igaro dira Koop57 Euskal Herria sortu zenetik, finantza etiko eta solidarioen kooperatiba gisa. 2015ean abiatu zenetik, herritarren eta entitate sozialen aurrezkiak bestelako ekonomiaren zerbitzura jarri ditu: pertsonen eta komunitatearen ongizatea ardatz duten proiektu kolektiboak finantzatuz. Egun, 80 entitatek eta 330 norbanakok osatzen dute sarea, eta guztira 5,6 milioi […]

Zenbait hilabetetan obrak egin eta milioi bi euro baino gehixeago inbertitu ondoren, Deustuko erriberan kokatuta dagoen Garabia antzokiak gaur irekiko ditu ateak. Atzo izan ziren arduradunak aurkezten, Pabellón 6 zaharreko agertoki berrian egingo dira Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteko eta Gazte Konpainiaren lehen emanaldiak. Udalak, guztira, sei milioi euro […]

1

35.saio hau orain arte sortutako politena dela esan dezakegu. Tu-K taldea izan dugu gurekin, distantzian batuta. Belaunaldi arteko loturekin batera, hainbat gai irten dira mahai gainera eta solasaldiak kanten zerrenda eraldatu du. 80. eta 90. hamarkadetatik gaur arte antzemandakoak aipatu ditugu, bizitzak ekarri dituen bueltekin batera. Horien artean, seme-alabak agertu […]

Gaurko lehenbiziko gonbidatua Sorry taldea izango da. Londresko indie rock talde bat da, 2015ean Fish izenarekin hasi zena. Cosplay da haien hirugarren diskoa (2025). Disko honetan indie rock eta elektronika elementuak uztartzen dituzte, soinu esperimentalak eta letra introspektiboak nabarmenduz. Jarraitzeko atzera begiratuko dugu eta Juan Carlos Perez musikari bikaina ekarriko dugu gurera, Itoiz […]