Saio honetara jende jatorra besterik ez dugu gonbidatzen, antza denez. Superduo bat etorri zaigu oraingoan bisitan, Mena Haranatik, Lorena eta Iker, Lokers taldea. Ordutxo honetan haien proiektuari buruz hitz egin digute, Lorenaren guturaletaz, eta baita jendea dantzan jartzeko gogoaz ere. Mezuak zabaltzeko era asko daude, eta lurretik mikro bat hartuta […]

Pabeloi 6 aretoak sortzaile gazteei ahotsa emateko Emergenteen Zikloa antolatu du otsailaren 12tik 15era arte. Emanaldien ondoren, solasaldi bat izango da publikoarekin. Azken urteotan konpainia sortu berrien antzezlanentzat oholtza bat eskaini izan du, tarteka, Bilboko Pabiloi 6 guneak. Lau antzezlan taularatuko dituzte beste horrenbeste konpainiak; horietatik bi izango dira euskaraz, […]

Gaurko saioaren lehenengo txanpan, Buzz Kull Marc Dwyer australiarraren proiektua edukiko dugu, elektronika ilunaren eta cold wave doinuen artean mugitzen dena; dantzarako erritmoak eta giro malenkoniatsuak uztartzen ditu, “Darkness” eta “Truly Madly Deeply” bezalako singleetan entzun daitekeen bezala. Hurrengo gonbidatua Mandy, Indiana Manchester inguruko laukote esperimentala izango da; URGH disko […]

Bertsoa eta Gaztetxea, biko santua. Herriaren zuztarreko guneak konkistatzea da gakoa, eta gaurkoan Gaztetxeak bisitatuko ditugu: Danontzat Gaztetxea eta Zazpi katu gaztetxea. Plentzia eta Bilbo, 2025eko abendua eta 2024ko aspaldiko saioa. Bertsolari gazteak eta ez hain gazteak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260205_potto_gestetxeroa.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260206_agenda_irantzuren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Zelanda Berriak da hitzordu handia, Masterton hirian, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Bertan izango ditugu GURE ardi moztaileak eta artilariak, Joseba Attard gidariarekin batera. Euskal Herriko elkartea, selekzio betea; ikurrinaren berotan beste 28 herrialderekin lehian arituko dira gure ordezkariak ardiei ilea mozteko lanean. Joseba Ugalde lezamarrak kontatu eta kantatu digu esperientziaren […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin batera. Aurreko ostiralean banatutako Argia sariak izan ditugu hizpide, eta pozik zein eskertuta agertu gara, Zenbat Gara elkarteak merezimenduzko Argia saria jaso baitu. Gainerako sarituak ere aipatu ditugu: Jakin aldizkaria, Zergatik eta zertarako. Joxe Azurmendi ale bereziagatik; Enarak dokumentala; Antxeta irratia; Inguma […]

Iker Aranaren auzian “Ertzaintzaren kontakizuna gezurtatzen duen bideo bat” argitaratu du haren aldeko plataformak. Tiro egin zuen ertzainaren abokatuak kasua ixteko eskatu berri du, eta Justizia Aranarentzat plataformak, berriz, foam jaurtigaiaren tiroa erakusten duen bideo bat kaleratu. Abokatuak kasua artxibatzeko eskaera oinarritu nahi du Ikerri tiro egin zion ertzainaren ondoan […]