Gaurko saioan hiriaz arituko gara. Aztertuko dugu zer hartzen den kontuan hiri bat diseinatzeko, nola eragiten duen hiriak gizartearen konfigurazioan, nola ulertzen dugun segurtasuna… Gaur ere ez gaude bakarrik, Ula Iruretagoiena arkitektoa izan dugu honetaz guztiaz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/trabeskalea/260220_trabeskalea_hirigintza.mp3 Deskargatu hemen.  

“Erle produktuak osasun iturri” liburuaren aurkezpena izango da larunbata goizean Bilbon Begoñako udaltegian da hitzordua, Martxel Aizpuruak sinatzen du lana eta UEUk argitaratu du, Bizkaiko erlezainen elkarteak antolatutako ekitaldia da. Bertatik Iñaki Gozanlo izan da gurean. Aurkezpenaren inguruan eta erle produktuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260224_inaki_erlezaina.mp3 Deskargatu hemen.

The Notwist Alemaniako talde beteranoak indie rock eta elektronika esperimentalaren arteko muga hausten jarraitzen du, atmosferak eta melodien xehetasunak oso zainduta. News from Planet Zombie disko berritik datozen “Projectors” eta “X-Ray” abestiek haien azken urteetako soinurik zinematografikoena erakusten dute. Hurrengo gonbidatua Sharp Pins taldea da. Chicagoko gitarra-talde honek power pop eta slacker rock giroan […]

Aurten mende laurdena beteko du Bidasoaldeko euskarazko irrati libreak; Antxeta irratiak: 25 urte dira Antxeta Irratiak uhinetan eta kalean, komunitatea josten, euskarari ahotsa ematen eta eskualdeko errealitatea kontatzen daramatzanetik. 2001ean sortu zenetik gaurdaino, tokiko komunikazioaren eta kulturaren erreferente bihurtu da. Urtemuga berezi hau ospatzeko, Antxeta Irratiak ekitaldi artistiko berezia antolatu […]

1996an paperean jaio zenetik, erreferentziazko tresna bihurtu da Elhuyar-en hiztegia euskaraz aritzen direnentzat zein euskara ikasten ari direnentzat. Hogeita hamar urte geroago, mugarri bikoitza ospatzen du: urteurrena bera eta 2025ean gainditutako 75 milioi kontsulten langa. Datu horrek erakusten du hiztegi bat baino gehiago dela gaur egun; euskaraz idazteko, zalantzak argitzeko […]

Euskal Herriko musikan urrats garrantzitsu bat eman berri dute: jaio da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, gurean hutsune nabarmena betetzera datorren proiektu berria. Orkestra barroko bat ez da ohiko orkestra sinfoniko bat: garaiko instrumentuekin —edo haien kopiekin— eta interpretazio historikoaren irizpideekin lan egiten duen taldea da. Tripazko hariak, arku bereziak, tiorbak, […]

Gaurkoa bezalako egun batez, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea, ezagunago 23-F izenez, Espainian garai hartako agintari militar batzuek arrakastarik gabe gauzatutako estatu-kolpea izan zen. Gertakaririk ezagunena Espainiako Diputatuen Kongresua erasotzea eta hartzea izan zen: guardia zibil talde batek, Antonio Tejero teniente koronela buru zuela, Kongresua hartu zuen, Leopoldo Calvo-Sotelo presidente izendatzeko […]

Gaurkoa bezalako egun batean zendu zen Bitoriano Gandiaga Artetxe euskal poeta eta fraidea. Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun […]