Somak rock talde bizkaitarrak bere lehenengo lana argitaratuko du Iluna Argitu izenburuarekin, EP hau osatzen duten hiru kantek, lanaren izenburuak islatzen duen bezala, taldeak igaro duen sendatze- eta berritze-prozesu bat deskribatzen dute: antsietateak eta frustrazioak sortutako iluntasunetik hasi, aurrera egiteko indarra eta bideak bilatu eta positibotasun eta berritasunez beteriko argitasunera heldu arteko bidaia. Talde gaztea da, izan ere, lehenengo kontzertua 2023an eman zuten.
Bilboko beste proiektu berri bat datorkigu aste honetan ere, oraingoan: krisis de ansiedad. Alicia eta Iker izan ditugu gurekin, bateratze honen nondik-norakoak azaltzen eta beti bezala, entzun eta bizitzen duten musika partekatzen. DnB, breakbeat eta reggaetik gertu mugitzen joan gara, lehenengo kanta aurkeztu diguten bitartean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250602_norbaithildahemen_23.mp3 Deskargatu hemen.