ACT Jaialdia, lan laburren antzerkaldia, ekainaren 7tik 10ra bitartean ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Lau egunetan zehar, mundu osotik ailegatutako artisten proposamen berritzaile ikusi ahal izango dira. Aurtengo helburuetako bat ikuslegoarengan eragitea izango da, talka egitea. Horrela kontatu digu Joseba Lazkano ACT jaialdiko arduradunak. Bestetik Jaiotz Osa dantzariak ACT jaialdia aurkeztuko duen “Suddenly” piezaz mintzatu zaigu. Dantzariak, bideogileak, antzezleak eta DJak, besteak beste, mundu osoan arteak dakartzan proposamen sortzaileen mezulari izango dira. ACT da, joera eszeniko berrietara zabalik dagoen jaialdia.
Egitaraua: http://bai-bai.net/act/
Deskargatu hemen.