Asteburu hau pixka bat luzatu eta datorren astelehenean Bilbon ere San Tomas azoka eta festa ospatuko da: horixe da gure proposamen berezia. Ibilbidea, aldiz, Laudiotik Bilborako erromes bidea. Diskoa Korrontzi dantzan eta Liburua Patziku Perurenaren “Hilen xarma”. Eta betiko moduan, Agenda, asteburuaz ondo gozatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151219zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Hauxe da aste honetako proposamen nagusia, hemendik gertu, Basaurin, Basaurin be bagara 2015 jaialdia. Gainera, Bilbo-Malmasin-Finaga ibilbidea. Horretaz gain, errezeta ( txololatezko postre gozoa); liburua ( Xabier Mendigurenen “Puskertin”); diskoa ( Ken Zazpi ) eta , betiko moduan, astebururako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151128zeingou.mp3  Deskargatu hemen

Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. […]

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izango dira ume zein gazteentzako hainbat eskaintza Gazteola ekimenaren bidez. Jon Renteriak azaldu duenez, gazte eta haurrentzako ikastaroak, udalekuak eta campusak egongo dira, euskara hutsez eta gai askotarikoak: euskara akademiatik abiatuta, jarraitu kirol, antzerki edo bertsoekin, eta bukatu dantza modernoa eta Barnetegiak aipatu behar. Iazko […]

Nafarroan Ameskoabarrena non dagoen eta bertaratuz gero zein egun ederra(k) igaro deza- ditzakegun? Inguruak ezagutu eta Urederrera txangoa egingo dugu. Adi beraz, Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok eman informazioarekin! Gainera, patata purea okelaz betea nola prestatu ikas dezakegu, Anai- arrebak musika talde pasaiarrak plazaratu disko berriarekin gozarazi ditzakegu belarriak eta, […]