Gaurkoan Altxaporru, Zaratas eta Axiberri konpartsen txanda izan da. Aritz, Jon Ander eta Saioa izan ditugu bidelagun. Konpartsen egunerokoa ezagutu dugu, esaterako Aixeberrin azken igandean izotz jaurtiketa egiten dute. Hirurek ala ere uholdeen urteurreneko ekitaldia nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230822_Zaratas_aixeberri_altxaporrue.mp3 Deskargatu hemen.

Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan […]

Xabi Aburruzaga gurekin izan dugu. Gaur Aixe-berri konpartsaren txosnan joko du 19:00etan eta irailaren 4an, zeharo bestelako formatoan,  Getxo Folk jaialdian izango da, Keltik izeneko disko berria aurkezten. Zeltiar munduko doinuekin jantzi du bere musika, 40 gonbidaturen laguntzaz, izan ere, bere esanetan trikitixa eta zeltiar musika oso ondo uztartzen dira. […]

Aixeberri konpartsa eta bere inguruko Aixemendi mendi taldea ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako Iker etorri zaigu.  Otxarkoaga aldeko konpartsa dugu Aixeberri, eta auzoko zenbait dinamiketan esku hartzeaz gain Aste Nagusiko zereginetan oso aktiboa da, gastronomikoan zein konpartsen arteko lehietan maiz ikus ditzakegu otsoa irudikatzen duen kamiseta urdin eta laranja […]