Bilboko Udalak Garabia eta Pabellón 6 aretoak berritzeko lanak eta inguruko urbanizazioa egingo ditu, bi antzerki gune berri sortzeko, era berean, proiekzio handiagoa emateko. Garabia eta Pabellón 6 bi nabe paralelok osatutako industria-pabiloi zahar batean daude. Urteek aurrera egin ahala, hainbat egokitzapen, aldaketa eta konponketa izan ditu instalazio horrek eta, […]
antzerkia
ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa egingo da apirilaren 23, 24 eta 25ean Otxarkoaga auzoko Harrobia Ikastolan. Honen bidez, euskarazko antzerki programazioa herritarrei hurbildu nahi da. ATX teatro antolatututako jaialdia dugu, hiru egunetan zehar lau antzezlan progrmatu dituzte, diziplina ezberdinak lantzen dituztenak. Gaiak ere anitzak dira, migazioa edo interneten […]
Bilbo beste modu batez ezagutzeko aukera emango digute Irati Agirrezkuenagak, Mikel Ayllonek eta Igor Arzuagak. Hiria ezagutzeko aitzakian Bilbotik paseatzeko gonbita luzatu dute. Arriaga plazan abiatu eta izozaki dorretan amaituko da gure ibilbidea. Loraldiaren eskutik dator paseo birtuala. Arriaga plazatik abiatu eta Isozaki dorretan amaituko da ibilbidea. Bidaiaren benetako helmuga, […]
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ukituak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Galdera hauek eta beste asko egingo dituzte “Atzerria lurra garratz” antzezlanean. ArteDramaren azken antzezlana […]
Gaurkoan Herri hura liburua izan dugu mintzagai Maialen Diaz Urrizarekin. Donostia hiriko kutxa literatur saria jaso zuen eta orain Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistek, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikarraz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua […]
Gris antzezlana ikusgai daukagu Pabellon 6 aretoan, asteburuan zehar Pabelloi 6ko gazte konpainiaren eskutik. David Caiñak idatzi eta Ane Pikazak zuzendutako antzezlanak Bilboren eraldaketa erakusten digu. Karaoke batean gertatzen da eta musika oso presente dago, baina ez da musikala, komedia baizik. Guzti honen inguruko zehetasunak gurean izan da Yeray Vazquez […]
Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz. Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta […]
Barruan zuen iruditeriatik abiatuta sortu du Erika Olaizolak ‘Panpina’ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Susa argitaletxeko Ganbilak ekarri du liburura Panpina unibertsoa. Erika Rooibos da antzezlanean, Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Liburuaren eta antzezlearen inguruan […]
Pantzart Bilboko konpainiak datorren abenduaren 20an haurrentzako antzezlan berria estreinatuko du: Hitzak Txorabiatzen. Elena Bezanilla Pantzarteko zuzendari artistikoa daukagu telefonoaren beste aldean. Objektu antzerki bat da, eta 4 urtetik aurrerako haurrentzako zuzenduta dago. Lewis Carrollen Alizia ispiluan zehar obran oinarrituta dago, fantasiazko literaturan lan ospetsuenetako bat. Antzezlan berezia da Hitzak […]
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? berezkoa al da? ekidinezina al da? Galdera hauen bueltan sortu da “7ak bat: gaiztoetan gaiztoena” antzezlana, ATX antzerki konpainiaren eskutik. Oraingoan, gure kulturan ezagunak diren zazpi bekatu kapitalak izan dituzte ardatz eta mahai baten bueltan egin den obra honek bere ibilbidea bukatuko du larunbat honetan.10 urte […]
