Bilboko Udalak Garabia eta Pabellón 6 aretoak berritzeko lanak eta inguruko urbanizazioa egingo ditu, bi antzerki gune berri sortzeko, era berean, proiekzio handiagoa emateko. Garabia eta Pabellón 6 bi nabe paralelok osatutako industria-pabiloi zahar batean daude. Urteek aurrera egin ahala, hainbat egokitzapen, aldaketa eta konponketa izan ditu instalazio horrek eta, orain, Deustuko Erriberaren inguruko elementu eragile eta motor kultural gisa sendotzeko beharrezkoak diren eraikuntza- eta ekipamendu-berme guztiekin egokituko da.
Deskargatu hemen.