LAUTAN HIRU antzerki-jaialdiaren hirugarren edizioa abiatuko da maiatzaren 6an

Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. Antzezlanak Akademiaren egoitzan eta BIRA espazioan eskainiko dira, eta sarrerak, ostera, Cafe Bar Bilbaon salduko dira, astelehenetik aurrera. Ohikoa den moduan, antzerkizaleek hiruna pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian. Bestalde, esan beharra dago, COVID 19ari aurre egiteko ezarritako neurri guztiak zorrotz bete beharko direla. Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Iñaki Mendizabal Euskaltzaindiako komunikazio arduradunak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Indautxu eguna larunbatean ospatuko da

og. Mai 6 , 2021
Aurten posible izango da Indautxu eguna ospatzea, aurreko urtean on line egin bazen ere, lan askoren ostean aurten plazan ospatuko dute. Jai batzordeko kideek azpimarratu dute xumea izango bada ere oso garrantzitsua dela ospatzea bera. Potxin eta Patxin pailazoek hasiko dute eguna 11:00etan. 12:30ean bertso-saioa eskainiko dute Uxue Alberdik, Oihana […]

Honekin lotuak