Bake Lehorra antzezlanak 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna du abiapuntu , baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten du obrak . Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du, hilabete honetan Pabeloi 6 aretoan ikusteko aukera izango da. Patxo izan dugu Pipeprolisen. Bestetik Erandioko Eureka domekak […]
antzerkia
Bilboko BBK Aretoak eta La Otxoak arrakasta handia lortu dute Aste Nagusian: Agur Otxoa Feroz antzezlana Ostiralean aurre estreinatu zen, eta dagoneko emanaldi guztiak beteta daude. Agur Otxoa Feroz Jose Antonio Nielfaren bizitza kontatzen digu. Unai Izquierdok idatzia eta Getari Etxegaraik zuzendua, muntaiak lau antzezle ditu (Izquierdo eta Etxegarai berak, […]
Kale antzerkiaren plaza Aste Nagusian Gas plaza izaten da, egunero bi ikuskizun izaten dira aste osoan zehar goizean 12:30etan eta gauean 21:15etan. Gaur bertan bertako konpainia batek eskainiko du ikuskizuna. Zirkozaurre Bilboko zirku eskola eta laborategian txanda izango da, eta, gaur, Kobr3 malabar ikuskizuna eskainiko dute, Gorka Pereira eta Pablo […]
KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte. Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune […]
Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria” kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]
Gaurkoan eman berri diren sarien ingurukoak ekarri ditugu. Ttantakeren Sexberdinak antzezlana izan dugu hizpide, izan ere Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragati , eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik. Bilboko La Dramatica Errante konpainiak bi obra zituen Max sarien lehian, […]
Aulestin ospatzen den ADEL, Artedrama euskal laborategiak 18 urte betetzen ditu aurten. Beste behin pazkoa astean euskal antzerkia izango da protagonista, batetik ikastaroak daude eta bestetik aste osoan Aulestiko frontoian ikuskizun bat eskainikoa da. Ander Lipusekin berba egin dugu. Bestetik ADELen egongo diren beste bi sortzaile ere batu zaizkigu Iñaki […]
Intrigazko, misteriozko, maitasunezko, gerrako, estrategiazko, naturazko eta ez-egitezko liskarrezko istorioa da, Juana Lorrek eta Javier Liñerak zuzendua, eta Arriagan estreinatuko da, euskaraz zein gaztelaniaz. Lavinia hezur-haragizkoa da. Bizi, arnastu eta hitz egiten du denok egiten dugun bezala, baina poeta batek idatzi zuen. Pertsonaia txikia da Gizateriaren lan handienetako batean, eta […]
Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte, Raska Nazka antzezlana arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena, Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara […]
Durangoko azokaren arrastoak ekarri ditugu Piperpolisera. Lan askoren uhoeldea izan dugu egunotan, arte eszenikoetan murgildu gara. Sormen beka arte eszenikoei zuzenduta izan da urte, Jon Ander Urrestik jaso du, “Eucalyptus” proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkigu Bilbo Hiria irratian. Sortzaile bermeotarrak antzelana sortuko du “eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen […]
