PIPERPOLIS: Ura Jaten liburua eta Arnasa betean dokumentala

Hiru emakume izan ditugu gaurkoan protagonista, arte eszenikoak eta zinema mintzagai. Ura jan eta Arnasa betean ibili gara. Hiru urpekarik gidatuko digute ur azpia Arnasa Betean Dokumentalean. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental dugu, Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute.   Bertha Gaztelumendi eta Rosi Zufiak zuzendu dute. Gurean izan ditugu. Ura jaten (Antzerkia, prestigio soziala eta prekarietatea Euskal Herrian) liburuaren egilea da  Maddi Goikoetxea. “Antzerkiak prestigio sozialik ez duen artean, prekarietatera kondenatuta dago”. Esaldi horren argiak eta itzalak arakatu nahian, elkarrizketa sakonak egin ditu Euskal Herri osoan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irati Iciar izango da Topaguneko lehendakari berria

az. Ira 27 , 2023
Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan.  Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak.  Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri […]

Honekin lotuak