Martxoan hasi zuten sortze prozesua, egonaldia egin zuen lan taldeak Azpeitian. Astearte eta azteazkenean azken hilabeteetan egindako lana aurkeztuko du publiko aurrean Pez Limbo teatroak. “Ilargiaren alabak” antzezlana aurkeztuko dute Gasteizen Ainhoa Alberdi da taula gainean ibiliko den antzezleetako bat. Bere hitzetan, antzerkiak bizitzaren zikloei buruz hitz egiten du; hil-jaio […]
antzerkia
Laura Penagos aktore eta sortzaile kolonbiarra dugu gurean. Antzerkiaz eta dantza berba egingo dugu berarekin. Bira kulturgunean astelehenero dantza ikastaroa emango du, Euskaraz, dantza mintza eta mintza eta dantza. Bestetik taularatzen dabilen antzezlana izan dugu mintzagai. “Putaren bakarrizketa eroetxean” Fran Karrame eta Dari Foren testua taularatu du, Xabi martinez de […]
BBK aretoak eta Tartean Teatroak elkarlanean asteburuan estreinatuko dute “Non dira haurrak?” antzezlana. Jokin Oregi da antzerkiaren zuzendaria eta abiapuntua zein den kontatu digu: “8 urteko ume bat psikologora joaten den momentua da abiapuntua”. Azaldu du antzerkian zehar umeei erreferentzia egingo zaien arren, oholtza gainean ez dela umerik egongo. Irailaren […]
Azken saioan Aste Nagusian antzerkira joateko ohgitura izaten dan. Azken urteetan eskaintza altuz joan da eta horren inguruan berba egin dugu Galde r Perez Kazetariarekin. Duela 13 urte Pabeloi 6 arteoak ateak zabaldu zituen Aste Nagusi batean eta espazio hori ere izan dugu mintzagai. Zoritzarrez oraindik euskarazko antzerkiaren eskaintza urria […]
Atzo estreinatu zuten BBK Aretoan “Urte Berri Off” antzerkia. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay dira antzezleak eta Ugaitz Alegria aritu da zuzendaritza laguntzaile. Ugaitz izan dugu gurean eta berak kontatu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak. Gainera, irailaren 1eraino BBK Aretoan antzerkia ikusteko aukera egongo dela ere kontatu […]
Olatz Gorrotxategirena da 43º23’44”N antzerkia eta bihar hasi eta igandean amaituko den Liburu Anarkistaren XVIII. azokan ikusteko aukera izango da. Antzerkia larunbatean iluntzeko 21:00etan egingo du Areatzan bertan izango den karpa batean. Olatzek azaldu digu antzerki dokumentalaren diziplinan sartu daitekeela antzerki hau. Gaineratu digu, aititeren anaiaren desagerpena izan zuela oinarri […]
Bilboko 7katu gaztetxeak abian jarri du berriro ere Gazte Sortzaileen dinamika. Eta biharko programatu dute lehenengo emanaldia: “Nire usaina galdu nuen eguna”, ilustrazio eta zinema batzen dituen testu antzerkia. La Higuera konpainiaren eskutik izango da 19:00etatik aurrera. Libe Estebaranz eta Irene Zarrabeitiak kontatu digute biharko “esperientzia errelazionala” izango dela, eta […]
Itxaso Payá eta Maria Riverok sortu dute “emcumeak” satira-musikala eta larunbatean, martxoaren 16an, BBK aretoan izango dira 19:00etan. Umorea eta musika izango dira, baina kritika ere ez da faltako. Barrea eragin nahi dute antzerkiarekin baina Riveroren hitzetan are garrantzitsuagoa da hausnarketa eragitea publikoan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240313_emcumeak.mp3 Deskargatu hemen.
Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]
Mikel Laboaren kantak ardatz hartuta “Ai gure juaneteak!” ikuskizuna estreinatuko du Tartean Teatroak ostiralean Loraldiaren baitan. Patxo Telleria igoko da oholtza gainera, eta berarekin batera bi musikari arituko dira: Adrian Garcia de los Ojos pianoa eta Maider Lopez biolan. Laboaren dozena bat kanta entzuteko aukera izango da, eta Patxo Telleria […]
