Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko 40 elkarte feministek agerraldia egin dute gaur goizean. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Arantza  Zulueta abokatuak  espetxean, bakartze egoeran, eta elkarte feminista horiek babesa eman diote. Puerto III kartzelan dagoen abokatuaren bakartze egoera salatu dute, eta Arantza Zuluetaren baldintzetan “genero aldagaiak” duen eragina nabarmendu […]

Cadizeko Puerto III espetxean bi urte eta 10 hilabete darama isolamenduan Arantza Zulueta abokatua. Zigor ziega batean bakarrik, egun osoan ezer egiteko aukerarik gabe. Bakartze hori apurtzeko ez ezik, abokatua berehala kaleratzeko sortu berri dute Arantza askatu plataforma. Arantzarekin gertatzen ari dena salatzeko lagunak eta senideak martxan jarri eta hainbat […]