IBAIZABAL: Mugimendu feministak Arantza Zuluetaren egoera salatu du

Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko 40 elkarte feministek agerraldia egin dute gaur goizean. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Arantza  Zulueta abokatuak  espetxean, bakartze egoeran, eta elkarte feminista horiek babesa eman diote. Puerto III kartzelan dagoen abokatuaren bakartze egoera salatu dute, eta Arantza Zuluetaren baldintzetan “genero aldagaiak” duen eragina nabarmendu dute. Emakumea izateak zein eragin daukan nabarmendu dute. Gizonentzako prestatutako espazioa da isolamendu modulua eta gizonez inguratuta dago.  Arantza SOS kanpainarekin bat egin dute  eta dei berezia egin diete Espainiako eta, bereziki, Andaluziako herri mugimendu eta elkarte feministei, Zuluetak pairatzen duen egoera dela eta, “elkartasun feminista eta internazionalista” erakutsi dezaten. Azaldu dutenez, dagoeneko hainbat elkarteri igorri diete adostu duten agiria.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Harriaren hiztegia Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren lan berria

ol. Aza 11 , 2016
Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak haurrentzat eginiko disko berria da. Mara-mara egitasmoko bigarren alea da.  Lehenengo diskoak Juan Kruz Igerabideren  hitzak zituen. Oraingoan  Bernardo Atxagak hainbat poema idatzi ditu eta bederatzi aukeratu dituzte, Jabier Muguruzak musikatzeko. Naroa Zamora eta Daniela Echeverria, diskoan kantari aritu dira. Alboan izan dituen […]

Honekin lotuak