1

Gaurkoan erakusketa bat izango dugu hizpide, Argazki erakusketa hain zuzen memoria egitekoa. “ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992.” Deituriko erakusketan Elena Sarasolaren argazkiak bildu dituzte La Taller galerian.  Maite Martinez de Arenaza  batu zaigu  irratira. Elena Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da irailaren 23 arte. […]

Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen,  mendeetan zehar isilpean izan diren […]

Hamar urte bete dituen GetxoPhotok, aurten denboraren joana izango du gai nagusi. Hamar argazkilariren lanak ikusi ahalko dira, iragana, oraina eta etorkizuna, hirurak elkarrekin ikusi ahalko dira, argazkiak denboraren pasatzea aztertuko dute, bakoitzak ikuspuntu batetik. Bisita gidatuak, konferentziak, tailerrak eta proiekzioak izango dira. Erakusketa gehienak kanpoan dira, hori du berezi […]