Eulalia Abaituaren emakumeak

Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen,  mendeetan zehar isilpean izan diren emakume iraultzaeen izen eta abizen asko irten baitziren atzo, kartel, komunikabide, sare sozial, eta bestelako ekitaldi kulturaletan.

Bilbon, esaterako, emakume horietako bat izan zen Eulalia Abaitua. 1853.urtean familia burges batean jaiotako emakume bilbotar honek, emamukeen protagonismoan oinarritako 2500 argazki atera baitzituen. Datu bitxia, benetan, garai horretako argazkien beste ondarerik ez egoteaz gain, argazki horietan emakumeak agertzen direlako era guztietako lanak egiten: josten, esnea saltzen edota arropa garbitzen. 2500 argazki horietatik, 34 aukeratu, eta Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan inauguratu zen atzo erakusketa. “Eulalia Abaituaren emakumeak” deitzen da eta Maite Jimenez Ochoa de Aldak aurrera eramandako proiektua da, Bilboko Euskal Museoarekin, Enkarterrietako Museoarekin eta Bizkaiko Batzar Nagusiekin elkarlanean.

Apirilaren 27ra arte izango da ikusgai “Eulalia Abaituaren emakumeak” erakusketa goizeko 8etatik iluntzeko 8etara Euskal Museoan.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: “Leihotik mundura” Serge musikariaren bigarren lanaz solasean

ar. Mar 9 , 2021
Sergek bere bigarren bakarka lana argitaratu berri du. Zortzi dira “Leihotik mundura” osatzen duten abestiak. Aurreko lanarekin alderatuta oraingoak hitzak bereak dira. , kantu bat osatzeko ‘Amaitu gabeko puzzlea’ kanturako, Gari Berasaluzeren testu bat erabili du Sergek. Eraso! zein Osso taldeekin zortzi disko argitaratu ondoren, hauxe dugu bere bakarkako bigarren […]

Honekin lotuak