Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, […]

Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua.  Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa?  nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak  soldaten arrakala izan dute aztergai, belaunaldien arteko arrakala. La brecha generacional del ajuste salarial  artikulua aztertu dute, Ricardo Molero ekonomialariak  idatzitakoa. Suspertze ekonomiako etorri dela diote baina gazteen soldatetan eta lan kalitatean ez du isla, zergatiak aztertu dituzte. Saioaren […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, 1978ko San Ferminetako gertakarien inguruko erreportajea eraman dute azalera. 40 urte geroago, Iruñeko Udalaren enkarguz aditu talde batek egindako txostenak argi utzi du: eskarmentua izan zen, zigorgabetasunak estalitako gizateriaren kontrako krimena. Bestetik Sara Majarenas eta Felix Arrietarekin […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, “Hilko gaituen gerrarik ez, zapalduko gaituen bakerik ez”,  Ander Perezek Kolonbiako hauteskundeen osteko egoeraz egin duen erreportajeari eraman dute azalera. Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean eta horren erreportajea idatzi […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.  

Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da.  Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da […]

Aste honetako Argia astekariaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Elaine Brown, Pantera Beltzen alderdiko presidente izandakoari, eginiko elkarrizketa,  “Piztu Bilbo itzali MTV” plataforma izan ditugu hizpide eta Gure esku dagok iganderako deituriko giza katearen inguruko erreportajea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180607_lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.