Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua. Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa? nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen arlora mugatu daiteke, edo haratago jo dezake?. Galdera guzti hauek erantzun ditugu gaurko saioan. Saioa bukatzeko turismo ereduaz hitz egin dugu. Askori bidaiatzea gustatzen zaigu, baina turismoak herrietan eta naturan duen eragina ezaguna da. Nola bidaiatu eragin txarrik egin barik? Hori izan da gaurko gai garrantzitsu bat. Argia astekariko Miren Osa galdona kazetaria izan dugu bidelagun turismo eredua aztertzeko.
Deskargatu hemen.