Aste honetako Argia astekaria Diru Sarrerak bermatzeko errentari (DSBE) begira jarri da. Emakumeak dira DSBE jasotzen gehienak, 65 urtetik gorakoak batez ere, eta emakumeak eta etorkinak dira irizpideek gehien zanpatzen dituztenak, guzti honen berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Francois Ruffin kazetariak Nuit debout mugimenduaren sorreraren inguruko erreportajea idazti du […]
Argia astekaria
“Espainiako Gobernuak atzera egin du: Argia-k irabazi du mozal legea-ren auzia”. Izenburu horrekin jakinarazi zuen Argia astekariak joan den astean Axier Lopez kazetariari isuna bertan behera utzi izana. 601 euroko isuna ezarri zioten iaz, Naroa Ariznabarretaren atxiloketako irudiak zabaltzeagatik. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen […]
Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]
Nork bere gorputza ezagutu eta hilekoaren isuria kontrolatzeko aukerari buruzko erreportajea idatzi du Itziar Ugartek aste honetako Argia astekarirako, eta ARGIAko erredaktore Lander Arbelaitzek aurreratu dizkigu erreportajeko xehetasunak. Horrez gain, Sudmine enpresak Lapurdiko 11 herriri eragingo liekeen eremuan urrea esploratzeko eskatutako baimenaz Jenofa Berhokoirigoinek idatzitakoa ere ekarri du. Amaitzeko Steve […]
Donostiako Egian, Agurainen, Amikuzen eta beste hainbat herritan, paradigma berria ari dela zabaltzen uste du Pello Zubiriak: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Azaleko gai nagusia dugu da, horrela jaso dute azalean “ Zuk uste baino gehiagorekin egin dezakezu euskaraz” . Bestelako gaiak ere aurreratu […]
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]
EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente ohia da Mixel Berhokoirigoin elkarrizketatu dute aste honetako Argia astekarian. Iragan abenduan, “ETAren armagabetzearen aldeko” ekimenean parte hartu zuen Luhuso herrian, eta horretaz elkarrizketa egin dio Mikel Asurmendik Argia astekarirako. Lander Arbelaitz kazetariak astekariko beste bi gai nabarmendu ditu, emakumeak eta kartzelaren inguruko erreportajea […]
Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta transmititu egiten du hori, amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, adibidez. Mutilak, ordea, lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Onintza Iruretak indarkeria matxistaren prebentziorako gazteekin egin beharreko lanketaz egindako erreportajea aipatu du Lander Arbelaitzek, Argiako […]
Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa […]
Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]
