Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat argitaratu zuten, eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak. […]

Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko bilduma argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lan hori. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu […]